Urtean zehar asko dira zona lunbarrean mina izaten duten pertsonak.
Min honen atzean arrazoi desberdinak daude, gehiengoentzat ezagunenak esfortzuak, lan errepikakorrak eta lanean postura desegokiak erabiltzeak sortarazten dituenak dira. Arrazoi gehiago ere badago, izan ere, emakumeetan askotan min lunbarrak bizitza genitalaren gertaera desberdinen ondoren ematen dira. Sistema genitalarekin erlazioa duten lunbalgiak ondorengo ezaugarriak izaten ditu orokorrean; nekearekin mina areagotu eta etzanda baretu egiten da eta mina menstruazioaren aurreko aldietan eta hilekoarekin areagotu egiten da. Mota honetako lunbalgia akutuetan eta lunbalgia kronikoetan ere, kontuz jokatu beharra dago, atzetik infekzio arazoak egon daitezkeelako. Beraz, edozein lunbalgiaren aurrean diagnostiko on eta zehatza burutzea da garrantzitsuena, lunbalgiaren arrazoi zuzena jakin eta tratamendu egokia emateko. Horretarako, materian ezagutza duen aditu batengana gerturatu zaitez.
Deiane Perez
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide