
Herritar guztiek hiri plangintzarenberrikusketa proposamenaren inguruko lehen eskuko informazioa etaeuren ekarpenak egiteko bidea izan dezaten, udalak Urretxu 2020egitasmoa kalera aterako du, Mendiaraz eta Areizaga plazetan jarrikoduen karpa baten bitartez.
Ikus-entzunezko baliabide desberdinakizango dituen gune honetan, interesa duen herritar orok proiektuarenargibide guztiak eskura izango ditu, baita iradokizunak egitekobideak ere.
Herritarrekin era zuzeneankomunikatzeko Udal Gobernuak egindako ahalegin honetan, www.urretxu2020.net web orrian ere eskuragarri daude egitasmoproposamen honen inguruko xehetasun guztiak. Gune honetan bertan,herritarren iritzia jasotzeko eratutako inkesta bat ere bete ahalizango dute interesatu guztiek.
Karpa informatiboa asteazken etaostegunean Mendiaraz plazan egongo da jarrita, arratsaldeko18.30etatik 21.00etara eta asteburura begira, ostirala, larunbata etaigandea, Areizaga plazara eramango dute. Larunbata eta igandean,eguerdian ere zabalik egongo 12.00etatik 14.00etara. Hilaren 25etikaurrera, karpako elementu guztiak udaletxeko sarreran egongo diraedonoren eskura.
- EAJ-PNVk “Urretxu 2020” proiektuaren gaineko iritzia eman du.
- Arau subsidiarioen gaineko hausnarketa egin du EAk.
Urretxuko arauen berri kalean eman duUdalak alderdiak jakin-minez direla. (Goierriko Hitza 09/01/22)