
Txapelketaren hamargarren urteurrenadela-eta ekimen berezia antolatu nahi izan dute arduradunek. RuslanPonomariov ukraniarra Urretxura etorriko da, itsuka aldi berean iazkotxapelketako zortzi onenen aurka partidak jokatzera. Ponomariov,munduko xake txapelduna izandakoa da.
Urtarrilaren 25ean, igandearekin,izango da Ponomariov Urretxun, 12:00etan, Amstelek Eire tabernarenparean jarriko duen karpan. Txapelketa Internetetik ere jarraitudaiteke, www.eiretaberna.com helbidean.
56 jokalari
Aurten inoiz baino parte-hartzailegehiago ditu txapelketak, 56 guztira, eta jatorri askotakoak gainera.Pasa den urtean baino sei gehiago dira guztira. Pasa den urteko 50jokalarietatik 43k errepikatu egin dute.