Eire-Bankoa Xake Txapelketaren barruan jokatu zuen Ponomariov ukraniarrak itsuka xakean. Hamabiak pasatahasi zen txapelketa. Aurretik Mendiaraz anaiek txalaparta jo zuten,Goraka Azkaratek aurreskua dantzatu zuen, Urretxuko Udalak opariakeman zizkion eguneko protagonistari eta antoltzaileen ongietorrihitzaldia eta gero ekin zioten xakean jokatzeari.
{flv}Ponomariov1{/flv}
{flv}Ponomariov2{/flv}
Txapelketa taberna barruan
Aurretik pentsatu ez bezala, tabernabarruan egin zen azkenean txapelketa. Kanpoan jartzekoa ziren karpaez baitzuten jarri haizeteen ondorioz. Iazko txapelketako zortzionenen aurka zen jokatzekoa txapelketa, baina Altolagirre etaRodriguez-ek ez zuten etortzerik izan. Ondorioz hauek izan zirenmunduko txapeldunaren aurka jokatu zutenak.
Mikel Leon (Elgoibar), Aitor Gallastegi(Elorrio), Iñaki Oses (Zumarraga), Hurko Mendiguren(Zumarraga), Carlos Erostarbe (Legazpi), Ketxus Amenabar(Zumarraga), Pedro Castro (Zumarraga) eta Jose Ramon Goñi(Zaldibi).
Bi ordu eta erdiko partida
Ponomariov-ek xake taulei bizkarraemanez jokatu zuen txapelketa. Zortzi partidak batera egin zituen,mugimendu guztiak memorizatuz. Bere neskalagun bilbotarrarimugimenduak zeintzuk ziren esan eta honek mugitzen zituen piezak bereordez. Urretxukoa, xake modalitate hau jokatzen duen lehenengo aldiaizan Ponomariov-entzat. Bi ordu eta erdi inguru iraun zuen partidak,azkenean bera izan zen garaile. Hurko Mendiguren zumarragarra izanzen gehien iraun zuena.
Nekatuta
Nekatuta eta buruko minarekin amaituzuen ukraniarrak partida. Zaila izan zela aitortu zuen. Kontzentraziohandia eskatzen zuen partida izan zen. Zortzi partidak batera eramanzituen, taulak ikusi gabe. Bere hizkuntza errusiera izanik,mugimenduak ingelesez esaten zizkion neskalagunari eta horrek aregehiago zaildu zuen partida ukraniarraren hitzetan.
Garaipenak ematen duen poztasunarekindena den, Mirandaolara joan ziren ondoren bazkaltzera Ponomariov etaantoltzaileak.
Argazkia eta bideoak: Gotzon Aranburu