Zumarraga eta Urretxuko zine klub-a2002an martxan jarri zenetik, zazpi urte eta hamabost ziklo iragandira. Zine klub-ak herritarren agendan leku bat bilatu du ordutik,eta azken zikloari dagokionez, saio bakoitzean 105 bat ikusleko mediaizan dutela adierazi dute Butak 21eko ordezkariek.
Pasa den edizioetan bezala, hamabosteanbehin izango dira saioak, Zumarragako Zelai Arizti aretoan gaueko22:15etik aurrera. Sarrera 3,50 €.
Lehendabiziko saioa ostiral honetanizango da. Eran Riklis-en “Los limoneros” filmak irekiko duhamabosgarren zikloa.
Klasikoak DVD-an
Pasa den zikloetan bezala,hamabosgarren honetan klasikoak DVDan ikusteko aukera ere izango da.Lau klasiko izango dira guztira, otsailaren 5ean eskeiniko dutelehena. Victor Erice zuzendariaren “El sol del membrillo”eskeiniko dute.
Klasikoen emanaldiak aurrekoedizioetako ordu eta leku bera errepikatuko dute. Ostegunetan (hilekobat) 21:30ean Urretxuko Labeaga aretoan. Sarrera ohi bezala, dohakoa.