Uztailean ireki zituen ateak Zumarragaeta Urretxuko turismo bulegoak. Hasiera batean uda partean zerbitzuaemateko asmoz ireki bazen ere, sei hilabete iraun ditu. Orain,bulegoan lanean ari ziren langileen kontratua amaituta Uggasa, UrolaGaraiko Garapenerako Agentziak aukeratuko du bailarako turismozerbitzu bateratuaz arduratuko den enpresa. Kontrataziobaldintza-agiri bat prestatzen ari dira, eta egun gutxi barruaurkezteko asmoa dute.
Aukeraketa prozesua luzea izango delaesan dute Uggasatik. Baldintza agiria landu, onartu eta argitaratuegin behar dute lehenik. Hilabeteetan luzatuko den prozesua izangoda, aurreratu dutenez, baina udarako bulegoa irekita eta zerbitzuamartxan egongo den itxaropena agertu dute.