Antioko Interpretazio Zentroa gauzatzen aurten has daiteke. Halaxe adierazi du Zumarragako alkate Mikel Serranok: «Urtea amaitu baino lehen hasiko ditugu intrepretazio zentroa egiteko lanak». Proiektuak eztabaida piztu zuen hasieratik.
Une honetan zabalik dago ideia lehiaketara proiektuak aurkezteko epea. Otsailaren 23ra arte dute aukera enpresek proposamenak egiteko, eta aurkeztutako proiektuen artean bat aukeratuko du epaimahaiak. Dagoeneko laurogei bat estudiotatik deitu dute informazio eske, eta hori seinale ona dela esan du Mikel Serrano Zumarragako alkateak.