Emakumea eta kirola uztartu asmozmahai-inguru interesgarria antolatu du gaurko Zumarragako Berdintasunsailak . Mahai-inguruan emakumea eta kirola gaia jorratuko da,gonbidatu garrantzitsuekin. Mari Jose Sardon harri-jasotzailea,Ainhoa Murua, Atenas eta Pekinen izandako triatloilaria eta MaiderMendizabal izango dira bertan. Azken hau, pilotaria izateaz gainera,Emakumea Pilotari egitasmoko teknikaria ere bada. Moderatzailelanetan Jon Balentziaga herriko kazetaria arituko da. BerdintasunSailak herritar guztiak gonbiudatu ditu bertara.
- Lekua: Zelai Arizti kultur etxea.
- Noiz: gaur, hilak 29.
- Ordua: 18:30ean
Gogoratu, Zumarragako UdalekoBerdintasun sailak antolatuta etxeko lanei eta norberaren zaintzariburuzko tailerrean izena emateko epea irekita dagoela dagoeneko.