Espainiak Nafarroa konkistatu zueneko500. urtemuga beteko da otsailaren 1ean. Amaiurko gazteluanNafarroaren independentziaren alde bere bizitza eman zutenak omendunahi dituzte igandeko ekitaldian. Horregatik Amaiurko herriak EuskalHerri osora zabaldu zuen ekitaldian parte hartzeko deialdia.
Urretxuko Udalaren babesa
Urretxuko Udalbatzak osoko bilkuranaldarrikapenarekin bat egin zuen urtarrilaren 22an. Amaiurkoherriaren deialdiari jarraituz, osoko bilkurako alderdi guztiek,PSE-EEk izan ezik, mozioaren alde bozkatu zuten eta Urretxuko Udalakigandean Amaiurren egingo den ekitaldira ordezkaritza bidaliko duhala, mozioa onartu zeneko bilkuraren aktarekin.
Lekaio Kultur Elkartearen deia
Bide batez, Lekaio Kultur Elkarteak ereekimenean parte hartzeko deialdia egin die Zumarraga eta Urretxukobizilagunei. Hartara, bertaratu nahi dutenak goizeko 9:00etanGernikako Arbola plazan biltzeko hitzordua egin dute, kotxetan badaere elkarrekin joateko.
Albiste honi buruz gehiago internet-en:
- Amaiurko ekitaldira joateko deia egin du Lekaio elkarteak. (Goierriko Hitza)
- Urretxu ere Amaiur herriak egiten duen aldarrikapenarekin bat. (DV)
- 1512-2012 Nafarroa Bizirik