- Zuzendaria: Eran Riklis
- Gidoigileak: Suha Arraf, Eran Riklis
- Antzezleak: Hiam Abbass, Ali Suliman, Rona Lipaz-Michael, Doron Tavory, Tarik Copty, Amos Lavie, Amnon Wolf
- Herrialdea: Israel/Alemania/Frantzia
- Urtea: 2007
- Iraupena: 106 min.
- Generoa: drama
- Sarrera: 3,50 €
- Lekua: Zelai Arizti aretoa (Zumarraga)
- Ordua: 22:15
Sinopsia:
Israel eta Zisjordania arteko mugazaharraren alboan bizi da Salma alargun palestinarra. Lasai bizi ere.Bizitza gordina den arren, bere lur eremu txikiko limoiondoekemandako diru apurrarekin nahikoa du-eta aurrera egiteko. Bizilagunberriak, Israelgo Defentsa ministroak, urratu egingo du harenzoriona, ordea. Segurtasun arrazoiak direla medio, Salmarenlimoiondoak mozteko erabakia hartuko baitu. Alargun palestinarra,Ramalako abokatu gazte baten laguntzaz, limoiondoak salbatzenahaleginduko da, bizimodua ateratzeko baino, duintasuna mantentzekoezinbestekoak baititu. Palestina eta Israelen arteko gatazkarensinbolo dira limoiondoak, finean. Injustizia historiko baten testigu.Injustizia garaikide baten lekuko. Palestinar herriaren saminarenisla baita Salmaren drama. Auzitegi militarraren epaia ministroarenaldekoa izanagatik, ez du amore emango emakumeak eta AuzitegiGorenera joko du. Borroka legal luze eta idor horren barruan Salmarenbihotzaren sekretuak biluziko dizkigu zuzendariak. Alargunarenbakardadea. Nostalgiaren zirrara hotza. Kiskalitako sentimenduenberpiztea…
Riklisen filmak Israelgo harropuzkerimilitarra eta hauen ekintza neurrigabeak aurkezten dizkigu, baita erepalestinarren eskasiak eta nola sentitzen den gatazka mugaren bialdetan. Zoritxarrez, egunotan berriro ere hitz egin behar izandugu sekula amaitzen ez den guda honi buruz, Gazako sarraskia delaeta. 2008ko Berlineko Zinemaldiko Panorama Saileko Ikusleen Saria etaDonostiako Zinemaldian Europar Film Onenaren Saria lortu zuen.