Otsaila hastearekin batera, ospakizunugari izaten dira. Astelehenean Kandelari eguna izan genuen eta atzoSan Blas. Santa Ageda bezpera da dena den gure artean oihartzungehien izan ohi duena. Gaur ere ohitura zaharrak berrituz Santa Agedabezperan ohikoak diren kantuak ez dira faltako gure herrietakokaleetan.
Kalejirak
Arratsaldeko lauak eta erdian dutehitzordua egina Urretxu-Zumarragako ikastolan. Herriko kaleetan zeharibiliko dira santa eskean, Zumarragako plazan amaituko dutelarik.Txokolatada izango dute orduan parte hartu duten guztiek.
Seiak eta erdian aterako dira kantuakPagoeta auzoko “Ambiente” taldekoak. Geltokietako auzoan egingodute hauek kalejira. Zazpietan Goiargi abesbatza eta Gainzurikoikasleen txanda izango da.
Jatorri paganoa
Santa Agedaospakizunaren jatorria lauso artean galtzen da gaur egun, ElizaKatolikoaren historian. Santa Ageda mendebaldeko birjina martiririkgarrantzitsuenetarikoa zen. Sizilian jaio zen 230. urtean. Agedaneska gazte ederra Palermon bizi omen zen, baina Catanian martirizatuzuten.
Siziliako gobernadoreak, Quintilianok, berarekinezkondu nahi zuen, baina Agedak, bene-benetako kristaua zenez, ezzuen onartu. Quintilianok bere amodio eskakizunari uko egiteagatik,kartzelaratu egin zuen Ageda gaztea eta martiriora eraman zuen.Sekulako torturak jasan behar izan zituen, hil arte.
Jaihonen jatorria erlijiosoa bada ere, zenbait adituren esanetan, EuskalHerrian ospatzen den Santa Agedak mito paganoetan du oinarri. Egunhauetan egiten diren afariek eta Santa Agedaren inguruko festa osoakzerikusi handia omen du Inauteriarekin, eta, hein berean, sexuarekin.Elizak, ordea, bekatuzko giro hori garbitzeko Santa Agedaren jaiaantolatu zuen. Beraz, historian zehar bere jatorriarekin bat ezdatozen errito eta ospakizunekin lotu da.