800 lagun inguru hurbildu zirenUrretxuko Arau Subsidiarioei buruzko informazioa zabaltzeko Udalakurtarrilaren laugarren astean ezarri zuen karpara. Urretxuarrak etabaita Zumarragako hainbat herritarrek ere, karpan bildutakoinformazio guztira eskura izan zuten urtarrileko azken egunetan.Izandako harrera onagatik Urretxuko Udalak eskerrak eman ditu prentsaohar baten bitartez.
Interesgune nagusienak
Bisitari gehienak 25 urtetik gorakoakziren eta interesgunerik nagusienak hauek izan zituzten: babesofizialeko etxebizitzak, Lizeoaren eta Ikastolaren egoerak, SantaBarbara, Matxinporta eta errepideak nola geldituko diren.
Bisitaren amaieran herritarrekerakusketari eta bere edukiari buruzko inkesta bat betetzeko aukeraizan zuten. 127 lagunek bete zuten galdetegia. Hala ere, datu horiosatzeke dago oraindik, izan ere Arau Subsidiarioei buruzkoinformazioa udaletxean kontsulta daitekeelako orain eta han ereinkesta bete daitekeelako.