Martxoan Bertsoak zazpigarren urteabeteko du aurten. Urretxun eta Zumarragan sustraituta daude ekimenaeta tabernetako bertso txapelketa herrikoia. Urtetik urtera geroz etahirukote gehiagok hartzen dute bertan parte. Bertso eskolakantolatzen du txapelketa, eta hasiera batean Urretxu-Zumarragamailakoa bazen ere, Legazpira zabaldu ondoren aurten Ezkio-Itsasokoeta Gabiriako taldeak ere izango dira kantari.
Giroa sortzen laguntzeko urtero ekintzaberezi bat antolatzen dute bertso eskolako kideek txapelketareninguruan. Aurten film labur bat egingo dute eta zazpigarren urteadutenez, 007 agente sekretua izango protagonista.
James Jon Ez Dotorearen aurka
Filmean Ez Doktorearen aurka borrokatubeharko du Jamesek, herriko tabernetara giroa itzul dadin lortzeko.Borroka horretan Slump doktoreak emango dizkion arma bereziez gainerrimetan abilezia erakutsi beharko du agente sekretuak. Asteburuanhasi dituzte grabaketa lanak Urretxuko hainbat lekutan.
Martxoan Bertsoa
Aurtengo ‘Martxoan Bertsoa’ txapelketanhamabost hirukotek baino gehiagok parte hartuko dute. KanporaketakZumarragan, Urretxun, Legazpin eta aurten lehenengo aldiz, EzkioItsason izango dira. Ondorioz aurten kanporaketa bat gehiago sartukodute txapelketan. Orain arte lau kanporaketa eta finala egiten ziren,eta aurten bost kanporaketa izango dira.
James Jon agenteak bere helburuaklortzen baditu beraz, aurten ere ez da girorik faltako herrikotabernetan ‘Martxoan Bertsoa’ ekimenaren barruan.
2008ko ‘Martxoan Bertsoa’ ekimeneko hainbat bideo dituzue otamotz.eus-en:
Honi buruz albiste gehiago interneten:
Argazkiak: Ander Kerejeta