Arcelor-Mittal multinazionalak “krisiekonomikoari aurre egiteko” aurkeztutako planaren kontra protestaegin zuten atzo Mittalen Europa osoko langileek Bruselan. Han izanziren CCOO sindikatuaren hamar bat delegatu ere, tartean ArcelorrenZumarragako faktoriako ordezkariak.
Arcelor-Mittalek munduosoan dituen lantegietatik 9.000 lagun kaleratuko dituela jakinarazizuen abenduaren amaieran, horietatik 6.000 Europako lantegietatik.Enpresa 2009an soldatak izoztea aurreikusten ari dela ere ohartarazidute sindikatuek.
Zumarragako kasua
Zumarragakolantegian altzairuzko produktu luzeak ekoizten dituzte. Momentuzaipatutako hitzarmenari lotuta ez badaude ere negoziaziokolektiboetan enpresarekin antzeko arazoak edukitzen ari dira.Horregatik egin dute bat Bruselako protestekin.
Zumarragakodelegatuek, Europako beste sindikatu batzuen ordezkariekin batera,Arcelor-Mittali enplegua etekinaren gainetik babestea eskatu diote.Produkzioa txikiagoa den garaia langileen formaziorako erabiltzea ereeskatu diote Mittal nagusi indiarrari.