Zumarragako Berdintasun Saila ez daorain sortu. Legealdi berriarekin jarri zen martxan, baina orainibilbide berri bati ekingo dio. Sailaren arduradun politikoa aldatuda. Hemendik aurrera Lourdes Canduelak hartuko du bere gain ardurahori. Gaur goizean egin da Berdintasun Sailaren aurkezpena ZelaiArizti kultur etxean. Bertan izan dira, Lourdes Canduela, berdintasunzinegotzia, Idoia Luzuriaga, berdintasun teknikaria eta MikelSerrano, Zumarragako alkatea.
Ibilbide berri honetan bi dira,Berdintasun Sailetik azpimarratu nahi izan dituzten ildoak. Batetik,udaleko ekitaldi guztietan genero ikuspegia sustatzea. Eta bestetik,sailak ibilbide propioa izatea nahi da. Eraldatzen eta Mairi herrikotaldeek aurrez egindako lana ahaztu gabe, babesa ematen jarraitukodute, baina Udaletik propio jaioko diren ekintzak ere izango dira.
Berdintasun Sailetik herritarreniritzia kontutan hartu nahi da. Horretarakoberdintasuna@zumarraga.net helbide elektronikora edozein iradokizunbidali daiteke. Era berean, Sailak atal propio bat izango du Udalekoweb orrian.
Aurrera begirakoak
Aurrera begira garatuko dituztenekintzak ere aurkeztu dituzte prentsaurrekoan. Lourdes Canduelakdatozen hilabeteetarako zehaztuta dauden ikastaroen berri eman du.Esan duenez, ikastaro hauen helburua, erantzunkidetasuneratz bideaegitea da.
- Sukaldaritza eta oinarrizko etxeko lanetan formazio tailerra:
50 urtetik gorako gizonezkoei zuzendutako tailerra da. Elikadura eta sukaldaritza landuko dira. Etxeko lanak modu osasuntsu eta eraginkor batean egiteko zenbait oinarrizko aholku emango dira.
Hil honen amaieran zabalduko da Zelai Arizti kultur etxean, izena emateko epea. Ikastaroari otsaila erdialdean ekingo zaio.
- Etxean autonomia izateko formazio tailerra:
20 eta 30 urte arteko gizon eta emakumeei zuzendutako tailerra da. Oinarrizko sukaldaritza, etxeko mantenurako aholkuak eta josketa bezalako gaiak landuko dira. Otsailean zehar eman ahal izango da izena. Ikastaroa martxoan hasiko da.
Hiri debekatuaren mapa
Beste zenbait udalerritan aurretik eginduten bezala, Zumarragan ere hiri debekatuaren mapa lantzen ari dira.Iluntasunagatik, hutsik egoteagatik edo beste arrazoi batzuengatikemakumeentzat deseroso eta arriskutsu gerta litezkeen guneak bildunahi dira mapa honetan. Leku hauek identifikatu nahi dira,etorkizunean aldatu eta hobetzeko. Horretarako funtsezkoa da, IdoiaLuzuriaga, berdintasun teknikariak esan duenez, herritarren eta batezere emakumeen parte hartzea. Otsailean, zehaztasun handiagozproiektua azaltzeko hitzaldiak izango dira Zelai Ariztin.
Beste proiektu batzuk
Berdintasun sailak bi ildo nagusiizango ditu. Batetik, udal ekitaldi guztietan genero ikuspegiasartzea eta bestetik, Eraldatzen eta Mairik egindako lana babestu etaindartzeaz gainera, ekintza propioak sustatzea.
Emakumea eta kirola uztartu asmoz,hainbat dira Zumarragako Udalak aurrera eramandako ekintzak. Ildohorretatik, Mikel Serrano alkateak, datorren ostegunean, hilaren 29anegongo den mahai inguru baten berri eman du. Mari Jose sardonharri-jasotzailea, Ainhoa Murua, Atenas eta Pekinen izandakotriatloilaria eta Maider Mendizabal izango dira. Azken hau, pilotariaizateaz gainera, Emakumea Pilotari egitasmoko teknikaria ere bada.Mahai ingurua, hilaren 29an arratsaldeko 18:30ean gauzatuko da ZelaiAriztin.
Guzti honez gainera, Berdintasun Sailakheziketa eta gazteekin lan egitea ere oso garrantzitsu jotzen du.Horregatik aurrerago zehaztuko diren ekintzekin gai arlo hauetan ereeragin nahi da.