Filmaren inguruko datuak:
- Zuzendaria: Jose Antonio Quiros
- Herrialdea: Espainia
- Antzezleak: Celso Bugallo, Clara Segura, Gary Piquer, Beatriz Rico, Adriano Prieto, Fran Sariego
- Gidoigileak: Jose Antonio Quiros, Dionisio Perez, Ignacio del Moral
- Iraupena: 96 min.
- Generoa: komedia/drama
Sinopsia
Jose Antonio Quirosen “Cenizas delCielo” Espainian ingurugiroaz egindako lehen pelikula bezaladeskribatua izan da.
Pol Ferguson, eskoziar ibiltaria,turismo-gida idazlea, bere azkeneko publikazioa bukatzeko Espainiakoiparraldea bisitatzen dabil. Monumentu historiko bila etakostalderako bidean, gidatzen duen roulotta zentral termiko batentximinipean geratzen zaio izorratuta. Bertan dagoela Federicoezagutzen du, urtetan zentralaren kutsaduraren kontra borrokatu etagero, Kyotoko Hitzarmena medio benetan itxiko dela sinesten duenhirurogei urteko bizilaguna.
Leku berdinean denbora gutxi egotenohitua, eskualdeko biztanleak ezagutzen joango da Pol. Cristinazentral parean bere bi semeekin bizi den emakumea, termikoaren erruzantzuak direla uste duen bikotea, arraiak izan ezik denetikarrantzatzen duen arrantzalea, golfarekin obsesionaturiko meatzariaurre-jubilatua…
Enpresa eta Federicoren artekoliskarrean parte hartuko du Polek. Zentrala itxi ala handitu? Horixeda bailararen kontraesana… Nork irabaziko du tira-bira? Agian Polberak asmatu beharko du amaiera.
“Cenizas del Cielo” filma Tokiokonazioarteko zinemaldirako hautatua izan zen (Ficma) IngurugirokoZinemaldi Internazionaletik pasa eta gero.
- Sarrera: 3,50 €
- Lekua: Zelai Arizti aretoa (Zumarraga)
- Ordua: 22:15