Zumarraga eta Urretxuko udalekelkarlanean antolatutako lehiaketa da Iparragirre saria. Iraileanamaitu zen lanak aurkezteko epea eta orain, epaimahaiak bere erabakiahartu duenean, sariak banatzea tokatzen da. Ekitaldiari arratsaldeko19:00etan emango zaio hasiera Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean.
Amaia Iturriotz urretxuarra izan dalehiaketan saria irabazi duen herritar bakarra. 16 urtetik beherakoenmailan bertso-paper onenaren saria eskuratu du ‘Iluna eta zu’ lanariesker. Ane Labaka lasartearra izan da maila berean saria irabazi duenbigarrena. Guztira lau lan aurkeztu dira.
Gainontzekoak
Bertsopaper lehiaketan, 16 urtetikgorakoen mailan, irabazlea Iñigo Legorburu errenteriarra izanda. Lau lan aurkeztu dira eta berearen izenburua Aitaren izenean da.
Narratiba lehiaketara 113 lan aurkeztudira: bederatzi euskaraz eta 104 gazteleraz. Euskarazko lanik onena,’Ur mendaren urmaela’, Aranzazu Legorburu tolosarrak aurkeztu du.Gaztelerazko lan onenari dagokion saria Vigoko Jose Luis Fernandezekirabazi du, ‘En pijama y medio descalzo’ lanari esker.
Bukatzeko, poesia lehiaketara 54 lanaurkeztu dira: bederatzi euskaraz eta 45 gazteleraz. Euskarazko lanikonenari dagokion saria David Tijero bilbotarrak jasoko du, ‘Gaixoterminalen leihotik’ lanagatik. Gaztelerazko poema sorta onenaAntonio Casado hernaniarrak aurkeztu du. ‘Quién me mandaríaa mí’ du izenburua.
Epaimahaia eta sariak
Bertsopaperak bertso eskolako kideekepaitu dituzte, gaztelerazko lanak Felix Maraña, Jon Obeso etaCarlos Aurtenetxek eta euskarazkoak Jose Luis Padron, Patxi Ezkiagaeta Pello Otxotekok. Saritu bakoitzak 600 euro jasoko ditu eta,gainera, euren lanak argitaratu egingo dira. Liburuak gaurarratsaldeko ekitaldian aurkeztuko dira.