2006an sortu zuten Xera saria Zumarragaeta Urretxuko Udalek. Martxoaren 8aren inguruan ematen den sari da.Helburua, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde lan eginduten gizon, emakume edo kolektiboen lana publikoki eskertzea da.
Aurtengo Xera sarirako hautagaiakaurkezteko epea igandean amaitu zen, eta saria jasotzeko irizpideakbetetzen dituzten bi hautagaien izenak eman dituzte jada ezagutzera:
- Araceli Garcia Calvo irakasle izan zen 1960ko hamarkadan. Neskek goi mailako ikasketak egin zitzatzen bultzatzeagatik proposatu dute.
- Lucia Quesada, garatzen ari den Emakume Ijitoentzat Prebentzio eta Gizarteratze programagatik aurkeztu dute. Caritasen bitartez burutzen ari da programa hori. Estereotipo sexisten hausturan berdintasunerako ibilbidean laguntzen ditu, beti ere haien kultura errespetatuz.
Bi hautagai,saridun bat
Bi hauetako batek eramango du aurtenXera saria. Horretarako bigarren hautaketa fasea irekita dago jada,otsailaren 22ra arte. Botuak Zumarragako eta Urretxuko udaletxeetakoherritarren arretarako bulegoetan eman daitezke, edo ondoko helbideelektronikoetara mezua bidalita: gizad.ur@urretxu.net edoberdintasuna@zumarraga.net.
Sariak martxoaren 8an emango dituzteUrretxuko udaletxean. Pasa den urteko sariduna Itziar Oñatibia urretxuarra izan zen.
Argazkia: Itziar Oñatibia, pasaden urteko ekitaldian saria jasotzen