Atzoz geroztik Urretxu-Zumarragako Xerasarirako hautagaitzak aurkezteko epea irekita dago. Proposamenakluzatzeko epea otsailaren 15era bitartean izango da irekita. Iazbezala aurten ere herritarrek hautagaitzak aurkezteko aukera izangodute.
Xera sariaren helburua emakumeen eta gizonen artekoberdintasunaren alde lan egin duten gizon, emakume edo kolektiboenlana publikoki eskertzea da. Pertsonalki zein profesionalki bizitzakoedozein esparrutan emakumearen papera duintzen eta baloratzen lagundudutenei zuzendutako saria da, baita emakumeei ezarritako roleninguruko estereotipoak apurtzen lagundu dutenei zuzendutakoa ere.
Proposamenak
Xera sarirako hautagairen bat aurkeztunahi duenak posta elektroniko bidez idatz dezake:gizadmi.ur@urretxu.net eta berdintasuna@zumarraga.net. Kartazalitxian hautagaiaren izena udaletxeetako arreta bulegoetara ere eramandaiteke.
Xera saridunak
2006an, sortu zuten sariketaZumarraga eta Urretxuko Udalek:
- Lehenengo urtean Maitane Anduezak jaso zuen, trialsinean punta-puntan ibili izanagatik.
- Bigarren ekitaldian Julia Lizarralderi eman zitzaion , urtetan Sobiet Batasunean bizi izandako zumarragarrari.
- Iaz Itziar Oñatibiak jaso zuen saria, Urretxun sortu zen Emakumearen I. Kontseiluko partaide eta bultzatzaile izateagatik.
Eraldatzen eta Mairi emakumeelkarteek ere parte hartzen dute. Saria martxoaren 8aren inguruan,Emakumearen Nazioarteko Egunean, eman ohi dute.
Argazkia: Oñatibia pasa denurteko ekitaldian saria jasotzen