Gipuzkoako Foru Aldundiak aurtenTopagunea Euskara Elkarteen Federazioa eta Kultur Errota babestekozeukan lankidetza hitzarmena bertan behera utzi du. Topaguneak aurten49.000 euro jasotzea espero zuen handik, eta diru horren zatirikhandiena Kultur Errotarako erabiltzeko asmoa zegoen. BizkaikoAldunditik diru laguntza jasotzen segituko du eta aurten Arabakotikere emango diote.
Kultur Errota euskarazko kultursorkuntza herritarrei hurbiltzeko asmoz sortu zuen Topaguneak,”euskararen erabilera bultzatuz euskaldun komunitate trinko etazabala antolatzeko xedez”. Hala, formatu txikiko ekimenak eginizan ditu urteetan. 11 ediziotan ehunka sortzailek 1.700 emanalditikgora eskaini dituzte Euskal Herrian.
Gipuzkoako Aldundiak aurten berakkultur ekitaldiak antolatzeko proiektua duela esan zuten atzokoagerraldian Topaguneko hainbat kidek, eta enpresa bat hartuko duelahori kudeatzeko. Topaguneak uste du modu horretara Euskara ElkarteenFederazioaren sustapen lana ere ezbaian jarri dutela.
Urretxu eta Zumarragako Zintzo MintzoEuskara Elkartea Topagunea osatzen duten elkarteetako bat da.