
Zumarraga, beste herri batzuk bezala,urbanistikoki asko aldatu da azken urteetan. Aldaketa horren lekukoizan da Gotzon Aranburu argazkilari eta kazetaria. Argazki kamaraeskuan azken urteetako aldaketekin bilduma ederra osatu du. Hauekikusgai izango dira gaurtik aurrera Zumarragako Zelai Ariztin.
Erakusketa gaur arratsaldeko 19:00etanirekiko da eta martxoaren 1era arte egongo da ikusgai.
Ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera: 18:00 –20:30
- Larunbat eta jaiegunetan: 12:00 –14:00 / 18:00 – 20:30