Datorren martxoaren 8an, EmakumeLangilearen Nazioarteko egunean jasoko du saria udal ordezkarieneskutik Araceli Garcia Calvok. Ekitaldia eguerdiko 12:00etan izangoda Urretxuko udaletxean.
Xera Sariaren helburuetako bat emakumeeta gizonen arteko berdintasunaren aldeko lanari esker ona publikokiagertzea eta jakinaraztea da. Zentzu honetan antolatzaileek baieztatudutenez aurtengo bi hautagaien kasuan lortu da aipatutako helburua,biek jaso baitute herritarren babesa botoen bidez.
Bi hautagaiak
Araceli Garcia Calvoren kasuan,hezkuntza mailan berdintasuna lortzeko egindako lana saritu da.Oraindik ere ohikoena ez zen garai batean, neskek mutilek bezalaikasten jarraitzeko bultzada eman zuen bere ikasleen artean. LuciaQuesadaren kasuan, Emakume Ijituentzat Prebentzio eta Gizarteratzeprogramaren barruan egindako lana azpimarratu da. Programa hauCaritasen barruan garatzen du.
Amaitzeko Mairi eta Eraldatzenelkarteek eta Urretxu eta Zumarragako udalek herritarrei eskerrakeman nahi dizkiete parte-hartzeagatik eta hala nahi dutenek sariaemateko ekitaldira hurbildu daitezen gonbidatu dituzte.