Zumarraga eta Urretxuko Bertso Eskolakorain zazpi urte ekin zion Martxoan Bertsoa ekimenari. Bi herrietanbertsolaritza sustatzeko ekintza izatetik, eskualde mailara egin dusalto. Urtetik urtera jarraitzaile gehiago eta parte hartzailegehiago dituelarik. Arrakasta erabatekoa izan da. Horren adibidebihar martxan jarriko den zazpigarren Martxoan Bertsoa.
Urretxuko The Intrepid Fox tabernanizango da bihar eskualdeko bertsolari txapelketako lehen kanporaketa.Hasi aurretik, gaueko 22:00etan ‘James Jon EZ doktorearen aurka’film laburra eskainiko dute, aurtengo Martxoan Bertsoari ofizialkihasiera emateko.
Urretxun egingo dira kanporaketagehienak eta finala, baina Legazpiko Arrano tabernan etaEzkio-Itsasoko Igartubeiti baserrian ere egingo dituzte saioak.Txapelketako finala ohi bezala, Urretxu-Zumarragako Gaztelekuanegingo dute martxoaren 27an.
Bertsolari txapelketa herrikoia izatenda dudarik gabe ekintza jendetsuena, baina aurtengo egitarauak besteekintza batzuk ere biltzen ditu bere baitan. Harkaitz Canoren eskutikliteratur tailerrak izango dira, Xabier Paiak Bertso Eskolako klasebereziak eskainiko ditu, bertso afaria ere egingo da Galeperraelkartean eta baita bertso musikatuen emanaldia ere Gaztelekun. Haueketa gehiago ekarriko ditu 2009 honetako Martxoan Bertsoak-ek.