
Bigarren Mailako Eskuz Binakako pilotatxapelketako finalaurrekoa jokatuko du Aritz Lasa urretxuarrak,Arrutirekin, sailkapen ligaxkatik aurrera egitea ezustean lortuondoren. Lehen itzulian Lasa-Arruti bikoteak ez zituen emaitza onaklortu, baina bigarrenean lau partidetatik hiru irabazi dituzte.
Sailkapenean Cabrerizo-Beroizek baino garaipen bat gutxiagozuten Lasak eta Arrutik azken jardunaldiaren aurretik. Hala ere,lehenek 22 eta 18 galdu zuten ostiralean, eta Lasak eta Arrutikherenegun Labriten 4 tantoko diferentziarekin irabazi beharra zutenaurrera egiteko. 22 eta 12 gailendu ziren urretxuarra etausurbildarra Olaetxearen eta Oteizaren aurka, finalerdira igaroz.
Finalerdietan Aratz Mendizabal zaldibiarraren eta harenbikotekide Zabalaren aurka jokatu beharko dute Lasak eta Arrutik.
Partida bakarrera da finalaurrekoa, eta aste honetan jokatukodute, ordua eta lekua zehaztu gabe dauden arren. Multzoko lehenpostuan sailkatu dira eta partida gogorra izango dela dio Lasak.