
Gaueko 22.15ean hasiko da ostiralean jaialdiaEderrena pilotalekuan. Herriko pilotazaleen babesa funtsezkoa izangodu Aritz Lasak, Arrutirekin batera, binakako bigarren mailakofinalerako sailkatu ahal izateko. Txapelketa hasiera irregular batenostean, urretxuarrak eta usurbildarrak hiru garaipen lortu zituztenbigarren itzulian eta bolada on horri jarraipena eman nahi dioteingurukoen babesean.
Parean Berasaluze IX.a eta Urberuagaizango dituzte. Enpresa berekoak izanda, ez dira elkarren aurka arituligaxkan eta bost partida irabazi eta hiru galduta heldu dirafinalaren atarikora.
Jaialdia osatzeko, bere bi aurrelaririkonenetakoak ekarriko ditu Aspek Urretxura; beti ikusgarria izaten denTitin III.a eta Sebastian Gonzalez. Bi izarrei bizkarrak zaintzeko,Mikel Beroiz uhartear gaztea izango du Tricioko pilotariak etalapurtarrak, aldiz, Oscar Lasa zaildua.
Urretxuko Udala eta Asperen artekohitzarmena
Urretxu Udalak Urretxuko Euskal Jaiaren50. urteurrena zabaltzeko, Asperekin lankidetza hitzarmena sinatutakodu. Hitzarmenaren bitartez, pilota profesionala Urretxu eta bereEuskal Jaiaren irudia kanpora proiektatzeko bide bat bilakatuko da.Udalarentzat 6000 eurotako kostua izango du akordio honek. Eibarkoenpresak berriz, 2009an bost edo sei jaialdi Urretxuko Ederrenanprogramatzeko konpromisoa hartuko du. Hauetako batzuk telebistazzuzenean emango dira.
Hasteko, ostiral honetako partida ETBnzuzenean ikusteko aukera izango da eta Urretxuko Euskal Jaiarenlogotipoak leku berezi bat izango du frontisean.
- OHARRA: Jaialdi honetarako sarrerak 661259009 zenbakian (Olaia) enkargatu daitezke.
- Informazioa Asperen web orrian eskuratu daiteke.