
Martxoan Bertsoaren zazpigarren aldihonetako bigarren eta hirugarren kanporaketak jokatuko dira asteburuhonetan. Gaur 23:00etatik aurrera Legazpiko Arranon arituko diraOketaberria taldea, Eneko Iriondo, Ibon Sotil eta Iker Azpeitia;Etamok, Julen Agirreburualde, Segundo Eskudero eta Asier Iriondo etaTrikitilariak; Eugenio Gisasola ‘Lutxurdio’, Aitor Zabaleta etaIñaki Larrañagak osatutako taldeak. Lehengo bi taldeaklegazpiarrak dira, azkena urretxuarra.
Hirugarrena Igartubeitin
Hirugarren kanporaketa bihar jokatukoda Ezkio-Itsasoko Igartubeitin arratsaldeko 19:00etan. Ezohikokanporaketa izango da. Batetik Ezkio-Itsason jokatzen den lehenengoaizango delako eta bestetik, gainerakoetan ez bezala, arratsaldez etamuseo batean gauzatuko delako.
Ezkio-Itsasoko kanporaketaren harira,esan doako autobus zerbitzua egongo dela Zumarraga-Urretxutik bertarajoateko. Autobusa 18:30ean abiatuko da Zumarragako parrokiatik etabertso saioa zein saio osteko barrikotea amaitu ostean itzuliko daherrira.
Beste ekintza batzuk
Herriko bertsolari txapelketakokanporaketez gainera, Martxoan Bertsoak beste ekintza batzuk erebadakartza asteburu honetarako. Gaur adibidez, Harkaitz Canorenliteratur tailerreko lehenengo saioa izango da Zelai Arizti kulturetxean 19:30etatik aurrera. Bihar, berriz, bertso eskolako klaseberezia izango da Xabi Paia bertsolariaren eskutik, Urretxuko kulturetxean goizeko 11etan. Larunbat eguerdian, berriz, egunaborobiltzeko, Aldirin bazkaltzeko aukera izango du nahi duenorok.
- Informazio eguneratua: www.zubertsotan.net-en
- Martxoan Bertsoaren egitarau osoa otamotz.eus-en
- Ikusi otamotz.eus-en pasa den asteko kanporaketako bideoak
Argazkia: Legazpiko Zingi Zango euskaraelkartea