
Zumarragako Udal Musika Bandak,udaletxearen laguntzarekin antolatutako matinee musikalen bigarrenemanaldia izango da igande honetan. Hasiera batean, DonostiakoOrketra Sinfonikoko hari laukotea zegoen iragarrita martxoaren 8rako,baina azken orduko aldaketak tarteko ‘Hariots’ folk taldea izango dagure artean igandean.
Hariots
‘Hariots’ taldea Maite Elizondo (pianoaeta harpa zeltiarra), Iñigo Salaberria (biolina etaperkusioa), Lerman Nieves (kontrabaxua eta gitarra) eta Julio Bravok(eta biolina, gitarra eta mandolina) osatutako taldea da. ‘Hariots’ekeuskal musika, irlandarra eta argentinarra uztartzen ditu.
Emanaldia igande honetan izango daeguerdiko 13:00etan Zelai Arizti aretoan.
Argazkian: ‘Hariots’ laukoteaLiverpool-eko ‘The Cavern Club’ mitikoaren aurrean.