Atzo eguerdiko 12:00etan eman ziotenXera saria Araceli Garcia Calvori, Zumarragako eta Urretxukoudaletako ordezkariek. Hunkituta hartu zuen saria Garcia Calvok, etaesker oneko hitzak izan zituen bere bizitzan lagun izan zituenei,baita saria jasotzeko aukera eman zien guztiei ere. Bere hitzaldianez zuen ahaztu Lucia Quesada, aurtengo Xera sarirako bigarrenhautagaia, eta saria berari ere eskaini nahi izan zion.
Xera saria
Xera sariaren helburua emakumeen etagizonen arteko berdintasunaren alde lan egin duten gizon, emakume edokolektiboen lana publikoki eskertzea da. Pertsonalki zeinprofesionalki bizitzako edozein esparrutan emakumearen paperaduintzen eta baloratzen lagundu dutenei zuzendutako saria da, baitaemakumeei ezarritako rolen inguruko estereotipoak apurtzen lagundudutenei zuzendutakoa ere.
Araceli Garcia Calvoren kasuan,hezkuntza mailan berdintasuna lortzeko egindako lana saritu da.Oraindik ere ohikoena ez zen garai batean, neskek mutilek bezalaikasten jarraitzeko bultzada eman zuen bere ikasleen artean. Burgosenhasi zen lanean. Ondoren zazpi bat urte egin zituen Ataunen, bainairakasle bezala urte gehien Zumarragako Zelai Arizti ikastetxean emanzituen.
Atzoko ekitaldia
Lagun asko bildu ziren atzo eguerdianUrretxuko udaletxean egin zen ekitaldian. Dantzariak izan zirenGarcia Calvori egindako omenaldian, loreak ere ugari jaso zituen etaIñaki Zabala Urretxuko alkateak esker oneko hitzak eginzituen. Ataundarrik ere ez zen falta izan. Ataungo Udaleko zinegotzibat, Araceli Garcia Calvoren irakasle garaietako lagun bate etaikasle ohi bat izan ziren omenaldian.
Pasa den urteetako irabazleak:
- Lehenengo urtean Maitane Anduezak jaso zuen, trialsinean punta-puntan ibili izanagatik.
- Bigarren ekitaldian Julia Lizarralderi eman zitzaion , urtetan Sobiet Batasunean bizi izandako zumarragarrari.
- Iaz Itziar Oñatibiak jaso zuen saria, Urretxun sortu zen Emakumearen I. Kontseiluko partaide eta bultzatzaile izateagatik.