Peio Galvez zumarragarra, EAEkoJustizia Epaitegi Goreneko epailearen aurrean deklaratzeko deituazegoen gaur goizean Bilbon. EHAK auzia dela eta deitu du epaileakGalvez, Joseba Alvarez presoarekin batera. Deklarazioa baina, bertanbehera gelditu da, auzitegian esan dutenaren arabera, EHAK auzianinputatuta egonda, lekuko bezala ezin baitu deklaratu.
Galvezen senitartekoek presoarekinegoteko aukera izan dute gaur goizean epaitegiko itxaron gelan.Behin, goizean egitekoak amaituta Langraitzeko espetxera eraman duteGalvez eguerdian. Egun, Aranjuezeko espetxean dago Peio Galvez(datozen egunetan eramango dute berriz bueltan), pasa den otsaileanurtea bete zen, preso hartu zutenetik. Galvez, EHAK-ko prentsaarduraduna zen.
Protesta Bilbon
Bilboko Auzitegiaren kanpoankonzentrazioa egin du ezker abertzaleak Salbuespen egoerari stop!lelopean. Ezker Abertzaleak Galvez eta Alvarez beren ideiapolitikoengatik eta Euskal Herriaren defentsan lan egiteagatikepaituko dituztela salatu du.