Atzo elkartu zen lehen aldiz Antiokobaselizaren ondoan egingo de interpretazio zentroa aukeratuko duenepaimahaia. Epaimahaia arkitektoek eta politikariek osatuta dago.Mikel Serrano alkatea da lehendakaria, eta Eduardo Navarro Ingurumenzinegotzia ere epaimahaikide izango da. Alderdi politikoen ordezkaribanak parte hartuko dute: Ricardo Lozanok (PSE-EE), Juanjo Sagarnak(EAJ), Ikerne Badiolak (EA), Raquel Roperok (EB-Berdeak) etaValeriano Martinezek (PP). Antiguarekin plataformaren ordezkariaArantxa Gabiria izango da batzordean. Gabiriak bere iritzia agertuahal izango du, baina ez du boto eskubiderik.
Teknikoki proiektuen bideragarritasunaeta beste zenbait ezaugarri aztertuko dituzte ondoko arkitektoek:Luis Sese (EAEko eta Nafarroako Arkitekto Eskola), Elena Biurrun(Zumarragako udal arkitektoa), Eusko Jaurlaritzako Ondare sailekoJose Ignazio Martinez de Luko, eta Gipuzkoako Foru Aldundiarenarkitekto Josu Urtxegi. Esan dutenez, epaimahaia apirilaren 20anelkartuko da bigarrengoz
Adostasunean oinarritutako proiektua
Mikel Serrano Zumarragako alkateak esanduenez, 140 bat informazio eskaera izan dituzte Antioko proiektuareninguruan. Lehiaketara aurkeztu diren proiektuen kopurua eta maila ereazpimarratzekoak direla adierazi du alkateak. Amaitzeko, Antiokobaselizarekiko errespetua agertuko duen proiektu bat bultzatuko duelaadierazi du. Interpretazio zentroa, adostasunean oinarritutakoproiektu bat izango dela ere gaineratu du.
58 proiektuaztertu beharko dituzte epaimahaikideek Antioko zentrorako.(Goierriko Hitza)