Zumarragako Antiguaren plataformak agerraldia egin zuen ostiraliluntzean, beste behin Udalak Antion aurrera eraman nahi duenproiektuaren gaineko iritzia emateko. Plataformak InterpretazioZentroa egiteko lekurik egokiena Elizalde dela berretsi du. GaineraUdalak bertako jabeekin negoziaketak ondo amaitu ez bazituen,horretarako borondaterik ez zegoelako izan zela ondorioztatu zuen.
Antioko makro-proiektua
Udalak Antion makro-proiektu bat egiteko asmoarekin jarraitzenduela ere salatu zuten ostiraleko agerraldian. Eta horren adibide jozuten, Interpretazio Zentrorako ideia lehiaketa arautzen duen alderditeknikoa. Plataformak ideia lehiaketa egitea begi onez ikusten duen arren, bertan proposatutako neurri batzuk gehiegizkotzat jo dituzte. Beste hainbaten artean, 1.500 metro koadrorainokoeraikigarritasuna eta lau milioi euroko aurrekontua aurreikustenbaita.