Emakume Langilearen Eguna gerturatzenari dela eta Eraldatzen Emakume Elkarteak egitarau oparoa antolatudu. Martxoaren 3an Euskal Herriko azken 30 urteetako feminismoarengaineko erakusketa batekin irekiko dute ekintza sorta. Erakusketa,Zelai Arizti kultur etxeko sarreran gelan egongo da ikusgaimartxoaren 7ra arte.
Gainera, Euskal Herrian feminismoakeman zituen lehen pausoak ere izango dituzte mintzagai hitzaldibatean. Martxoaren 9 arratsaldeko 19:00etan Zelai-Ariztin gai honiburuz arituko dira Bizkaia eta Gipuzkoako emakume asanbladaezberdinetako kideak.
Tartean baina beste hainbat ekitaldiizango dira, antzerkia, liburu baten aurkezpena eta Xera sariarenbanaketa ekitaldia.
Egitaraua:
- Kartelak: Feminismoak 30 Urte Euskal Herrian
Zelai Arizti kultur etxeko sarrera-gelan martxoaren 3tik 7ra.
- ‘Heroinas Sin Nombre’ liburuaren aurkezpena
– Noiz: martxoak 5, osteguna
– Lekua: Zelai Arizti kultur etxea (Zumarraga)
– Ordua: 19:00
– Hizlaria: Celine Sika. Burkina Fasoko (Senegal) soziologoa
– Hizkuntza: euskara eta gaztelania
- ‘Obras Cortas’ antzezlana Irri Makila taldearen eskutik
– Noiz: martxoak 7, larunbata
– Lekua: Labeaga Aretoa (Urretxu)
– Ordua: 17:00
– Sarrera: doan
GOIZALDE abesbatzaren laguntza berezia izango dute.
- ‘Xera Saria 2009’ sari banaketa
– Noiz: martxoak 8, igandean
– Lekua: Urretxuko udaletxeko areto nagusia
– Ordua: 12:00etan
Zumarraga eta Urretxuko udalek antolatutako ekitaldia da hau Eraldatzen eta Mairi taldeen parte hartzearekin.
- ‘Feminismoaren Lehen Pausoak Euskal Herrian ‘ hitzaldia
– Noiz: martxoak 9, astelehena
– Lekua: Zelai Arizti kultur etxea (Zumarraga)
– Ordua: 19:00
– Hizlariak: Bizkaia eta Gipuzkoako emakumeen asanbladak
– Hizkuntza: euskara eta gaztelania