
Mugitu.com Euskal HerrikoUnibertsitateko Informatika fakultateko Joseba Alberdi eta EndikaEsteibar ikasleek irakasgai baterako egindako klaseko lana da. Haiekhala eskatuta, Arraytxiki Web Laborategiak ostalaritza (etabeharrezko euskarri teknologikoak jarri ditu proiektua online garatuahal izateko (PHP, MySQL, SSH, Webmail, FTP…) baita aholkularitzateknikoa eta kontzeptuala ere.
Oraindik beta fasean dago (esan nahida, laborategitik irten den lehenengo bertsioa dela), edo, hobeesanda, pre-beta fasean (alpha eta beta bertsioen artekoa) etagaratzen dihardute ikasleek. Funtsean, Gipuzkoako herrien arteanjatorria ea helmuga hautatu, eta Mugitu.com aplikazioak batetikbestera mugitzeko garraio publikoaren konbinazio posibleak itzultzendizkizu, baita ordutegiak, iraupena eta prezioa ere. Gainera,ibilbidea mapa baten gainean ikusteko aukera ere eskaintzen du.
Epe laburrean, sistema hobetzea etaorain dauden aukerak fidagarritasun osoz eskaintzea da helburua, etaepe ertainean, sistema bera hobetzea (itxura eta teknika aldetik) etaEuskal Herriko beste herrialdeetara hedatzea.
Adibide praktikoak
- Begiratu adibidez, gaur eguerdian Zumarragatik Donostiara joateko aukerak . Tren horietako baten ordutegi zehatza ere bai.
- Elkarren arteko garraiobide zuzenik ez duten herrien artean, bilatzaileak bertara iristeko konbinazio posibleak itzuliko dizkizu. Adibide konplexuago hauetako hemen, Zumarragatik Baliarrainera joateko.