
Korrika Kulturalak ekin dio bereibilbideari Zumarragan eta Urretxun. Korrikaren hamaseigarren edizioaaurkeztu dute bi herrietan eta pasa den ostiralean ‘Bidaia Intimoak’dokumentala ikusteko aukera izan zen Gaztelekun. Pasa den asteandokumentala ikusi ez zutenek, bihar Urretxuko kultur etxean eta hilaren 25ean Zelai Ariztin izango dute horretarako beste aukera bat.
Zumarraga eta Urretxuko bertso eskolakantolatutako Martxoan Bertsoa egitasmoko ekitaldiak ere Korrikakulturalaren baitakoak dira. Eta orain, korrikako arropa erostekoaukera ere izango da aste honetan gure herrietan. Bihar, Urretxukoazokan eta larunbatean Zumarragakoan.