Hogeita hamar urte beteko dituZumarragako Zuhaitz Egunak biharkoan, 1978an egin baitzen lehenaldiz. Zuhaitz Egunak zuhaitzen birpopulaketaren garrantziaz gazteakohartaraztea du helburu. Hala, biharko saioa, La Salle,Zumarraga-Urretxuko ikastola eta Gainzuriko Lehen Hezkuntzakolaugarren eta bosgarren mailako ikasleei dago zuzenduta bereziki.Dena den, ekimenean interesa duen edozein herritarrek hartu dezakeparte landaketan.
Guztira 30 bat ezki eta otsalizar landatuko dituzte Legazpira doan bidegorrian,Matxain baserri inguruan. Ekimenean parte hartu nahi dutenek,Zumarragako Euskadi plazan dute hitzordua bihar 10:30ean.
Ez da hau ordea, zuhaitz landaketarengainean Zumarragako Udalak antolatzen duen ekimen bakarra. Pasa denotsailaren 13an 800dik gora zuhaitz landare banatu baitzituenbaserritarren artean.
Argazkian: otsailean Urretxun egin zen Zuhaitz Eguna.