Ostegun gizenarekin, txorizo bokadiloaketa laranjak banatzeko ohituraz gainera, Zuhaitz eguna ospatzekoohitura ere zaharra da Urretxun. Urteetan atzera egin behar daohitura honen lehen erreferentziak aurkitzeko. Urretxuko Udalekoartxiboan hainbat datu aurkitu dituzte egun honen inguruan.
1914an Zuhaitzaren Jaia
1914an aurkitu da lehendabizikoZuhaitzaren jaiko erreferentzia. Ez da segurua urte horretakoalehenengoa zen hala ez, baina egin zela bai. 1924an ere ospatu zenZuhaitzaren Jaia, 80 bat eskola umek hartu zuten parte bertan etabeste hainbeste ogi-opil banatu zirela ere ageri da artxiboan.
Ohitura zaharrak berrituz
Hala urteek aurrera egin ahala,ohiturari eutsi zaio gure herrietan eta gaurkoan ere izango duteeuren ogitartekoa eta laranja ikasleek. Egindako lanaren ordainaizango da, aurretik zuhaitzak landatzen izan baitute lana.
- Goizeko 9:30ean Zumarraga-Urretxuko ikastolako 80bat ikaslek 16 zuhaitz landatuko dituzte Elizalden. Hiru ‘Malus everest’, hamar ‘Liquidambar styraciflua’ eta hiru Pyrus calleriana chabtycler’ landatuko dituzte. 10:15ean egingo dute ogitarteko banaketa Urretxuko udal ordezkariek.
- 10:30ean ekingo diote lanari Gainzuri ikastetxeko beste 50 ikaslek. 13 ‘Prunus serrulata’ landatuko dituzte hauek Bidegorrian.