Emakumearen Nazioarteko Egunaren hariraeta Urretxuko Udalak antolatuta, Hemiola Hari Laukotea (LarraitzOiartzabal eta Raquel Cortinas, biolina, Delphine Dupuy, biola etaGabriel Mesado biolontxeloa) eta Sara Zufiaurre urretxuarrarenaparteko emanaldia ikusi eta entzuteko aukera izango da bihar Labeagaaretoan. Kontzertuari 19:00etan emango zaio hasiera eta sarreradoakoa izango da.
Kalitate handiko emanaldia
Kalitate handiko emanaldia izango dabiharkoa, arrazoi ezberdinengatik. Batetik musikarien kalitateaazpimarratzekoa da, denak ere Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kidebaitira. Bestetik, aurkeztuko duten programaren edertasuna etazailtasuna ere aipatzekoak dira. J. Haydn eta W.A. Mozarten hainbatlan eskainiko baitituzte. Esan beharrik ez da, Sara Zufiaurre,klarinete-jole urretxuarraren parte hartzeak are bereziagoa egitenduela biharko emanaldia.