Fitxa teknikoa:
- Zuzendaria: Pablo Trapero.
- Gidoilariak: Alejandro Fadel, Martín Mauregui, Santiago Mitre eta Pablo Trapero.
- Antzezleak: Martina Gusman, Elli Medeiros, Rodrigo Santoro, Laura García, Blanca Cardozo, Lorena Nuñez, Orlando Barreiro, Valeria Silva.
- Herrialdeak: Argentina, Brasil y Hego Korea .
- Urtea: 2008.
- Iraupena: 113 min.
Filmari buruz
Julia bere apartamentuan esnatuko daalboan, odolez estalita, Ramiro eta Nahuel-en gorpuak dituela. Ramirobizirik dago oraindik. Biak izan dira, batera, baina ezkutuan,Juliaren maitaleak, eta bietako batek haurdun utzi du. Juliaemakumeentzako espetxe batera bidaliko dute haurrak dituzten edohaurdun dauden beste emakume batzuekin eta hantxe igaroko ditulehenengo egunak; zurtuta, baztertuta. Gorroto du haurra baldintzahorietan izatea. Bi emakumerekin topatuko da han, alde batetik Marta,dagoeneko kartzela barruan bi seme hazitakoa eta bere aholkularibihurtzen dena eta bestetik Sofia, bere ama. Urtetan elkar ikusi gabeegon ondoren, ama alaba laguntzen saiatuko da: abokatu on batkontratatuz, umearentzat arropa lortuz… Juliarekin erlazioaberreskuratu arte.
Semea jaioko da. Haur bat kartzelanheztea zaila da. Bere borondatearen aurka gertatu zen guztia. BainaJuliak gero eta argiago dauka bere semea dela geratzen zaion gauza onbakarra. Ramiro bisitatzera joango da gizonentzako espetxera.Krimenaren gauean gertaturikoa nahasgarria iruditzen zaie oraindik,baita batak besteagatik sentitzen duena ere.
Pablo Traperok egindako bosgarren filmada hau El Bonaerense (2002) eta Familia Rodante (2004) pelikulenondoren, azken hau aurreko ziklotan emana.
Jakin beharrekoak:
- Sarrera: 3,50 €
- Lekua: Zelai Arizti aretoa (Zumarraga)
- Ordua: 22:15