
Garaipen harrigarria izan zen eta beremaila aldarrikatzeko balio izan zion. Izan ere, bi urte zeramatzanlehiatu gabe eta utzitako auto batekin aritu zen. Kopilotu laneanjabea aritu zen: Ricardo Tricio errioxarra.
Zer dela eta parte hartu zenuenutzitako auto batekin?
2002an Citroën Saxo bat erosi nionRicardo Triciori eta ordutik lagunak gara. Bere autoa probatu beharnuela esaten zidan beti eta halako batean animatu egin nintzen. Bereautoarekin lehiatzen utzi izanak, nigan konfidantza duela esan nahidu. Egia esan, beti izan naiz bere gustukoa pilotu gisa. Nirealdetik, autoa nirea ez zenez, ez nuen topera arriskatzeko asmorik.Baina behin kaskoa jarrita…
Lasterketa baldintza horietanirabazteak ilusio berezia egingo zizun…
Lagunek aurrean ibiliko nintzela esatenzidaten, baina Apalantza eta Zapiraini irabaztea… Neure alde apustuegin zuten makinetan eta baten batek 300 euro irabazi ditu.
Zein auto duzu orain?
Ez dut autorik. Nuena duela urte parebat saldu egin nuen eta lehiatzeari utzi nion. Ezkondu, etxea erosieta erretiratu egin nintzen. Osatu nuen azken txapelketa 2005ekoCitroën C2 Kopa izan zen. 2006an hiru lasterketetan bakarrikparte hartu nuen eta 2007an bakarrean.
Zer egin behar da horrenbeste denboralehiatu gabe eman ondoren Gabiriako proba irabazteko?
Ni ere harrituta nago. Oraindik sasoiannagoela dirudi… Egia esan, car-cross bat dut eta igandetan lurrezkozirkuituetan ibiltzen naiz. Gertuenak Mirandan eta Zaragozan daude.Lehiatzearen ezberdina da, baina eskuen arintasuna mantentzeko baliodu. Car-cross autoek indar handia dute, 125 zaldi eta 300 kilobesterik ez, eta oso onak dira praktikatzeko.
Gogorra izan al zen lehiatzeari uztea?
Zaletasun garestia da. Behar genuendirua lortzen genuen, baina beti itota ibiltzen ginen. Etxebizitzaerosi eta autoaz ahaztea erabaki nuen, baina sei hilabete bakarrikagoantatu nuen aitaren tailerrean car-crossa prestatzen hasiaurretik.
Gabiriako proba irabazi ondoren, ez alzaizu berriro lehiatzeko gogorik piztu?
Beti bezain gogotsu nago, baina diruasko behar da. Ricardo Triciok bere autoa hartzeko esaten dit etadenboraldia nirekin osatzeko prest dago, baina autoa mantentzea osogarestia da: gasolina litroak sei euro balio du eta proba bakoitzean70 bat litro behar dira, gurpilek 1.800 euro balio dute… Dirugehiegi da langile batentzat.
Lehenengoz aritu al zara halako autobatekin?
Auto honekin berarekin 2003koJaizkibelgo igoeran parte hartu nuen. Orduan Luciano Arrabal zenjabea. Nigan konfidantza pizten dien zer edo zer ikusten dute… Autotxikia duen mutil gazte bati noraino hel daitekeen erakusteko aukeraeskaini nahi diotela izango da. Jaizkibelen oso ondo moldatu ginen:txanda bat irabazi genuen eta sailkapen orokorrean hirugarrenak izanginen, bi barketen atzetik. Autoen kategorian lehenengoak izan ginen.
Lastima aukera hobeak ez izana.
Beti izango dut zalantza hori: ez duthonetarako benetan balio dudan erakusteko aukerarik izan.Txirrindularitza atsegin duenak bizikleta besterik ez du behar, bainaguk… 2003an Vasco-Navarro delakoa irabazi genuen Citroën Saxobatekin eta Espainiako txapelketan parte hartzeko aukera emanziguten. Lizentziak eta izen-emateak ordaindu zizkiguten, lasterketabatzuetan parte hartu genuen eta postu onak lortu genituen.Sailkapen orokorrean seigarrenak izan ginen, diru faltak itotageunden. Gurpil zaharrekin aritzen ginen eta gainontzekoek sekulakobaliabideak zituzten.
Aukeran, zein lehiaketa atsegin duzu?
Rallyak. Zirkuituak ez dira horrenzirraragarriak. Rallyak errepide estu eta zikinetan egiten dira.Sentsazioak apartak dira.
Zeintzuk dira zure gustuko pilotuak?
Mundu mailan Loeb gaindiezina da. Hemengazte on asko daude. Beraiekin gelditzen naiz, aurrean dabiltzanekauto handiak eta diru asko baitituzte. Aitor Barrueta, Alustizaanaiak, Iñaki Alberdi, Txus Jaio… oso onak dira. Autotxikiak dituzten arren, aurrean dabiltza.
Nola oroitzen dituzu lehen pausoak?
14 urte nituen motore bat lehenengozdesmuntatu nuenean. Ordutik auto artean nabil. Aitak mundu hauatsegin genuela ikusi zuen eta anaia eta biok lasterketetara eramatengintuen, nahiz eta bera ez den oso lasterketa zalea. Anaiak eta biokgurasoei lehiatu nahi genuela esan genienean, diru asko behar delaeta oso arriskutsua dela esan ziguten. Dena den, gure grina ikusita,ezin izan ziguten debekatu. Gure lehen autoa Citroën AX bat izanzen. Neska batena zen. Lasterketetarako prestatu zitekeela ikusigenuen eta 2.000 euroren truke erosi nion. Garajean sartu, desmuntatueta iraulketen aurkako barrak, motelgailuak… jarri genizkion.Anaiak 17 urte besterik ez zituen eta gurasoen baimena behar izanzuen lehiatu ahal izateko.
Zer auto izan dituzu?
Bi Citroën Saxo, Citroën C2bat eta Renault Clio Sport bat. Anaia lehiaketetan dabil oraindik.Ford Sierra bat du. Lasterketa onak egin ditu, baina Gabirian ez zenoso txukun ibili.
Aitak Ford markako autoak saltzen ditu,baina sekula ez zara marka horretako autoekin lehiatu.
Hala da. Aitak Ford autoa erostekoesaten zidan beti. Citroën autoan Ford San Martin zioen pegatinaeramaten nuen. Garai hartan beste marka batzuk ziren promoziotxapelketak antolatu eta dirulaguntzak ematen zituztenak.