Osabak oporrak hartu dituela dirudien honetan, inguruko lagun ugari informatikaz hitz egitera etortzen zaizkit.
Informatika lengoaia gizartean erraitzen ari da eta lagunak ere bere egiten ari dira jerga hori. Aurrekoan batek honako perla bota zidan: “Windows Mediaren aroan bizi gara”. Nik ez nion ulertu eta uste dut berak ere ez zuela argi zer esan nahi zuen, baina hilabete honetako gaiaz hitz egiteko aitzakia eman zidan. Windows. Vista suertatu den katastrofearen ondoren, Windows “konspirazioa” Windows Seven izeneko proiektu berri bat garatzen ari dira. Beta bertsioa sarean dago probatzeko jada, baina ez dugu gomendatzen, arazo ugari ematen baititu (beta bertsioen moduan). Hala ere, benetako gomendioa nahi duenarentzat hor doa: utzi Windows alde batera eta pasatu Mac-era edota Linux-era. Bizitza erraztuko zaizu. Gutxienez ez diozu ordenagailuari hainbeste oihukatuko. Hori ziur.
Alex Areizaga
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide