Pasa den urteko maiatzetik, UrolaGaraia eta Goierriko bizilagunek etxeko ospitalizazioa hartzekoaukera dute. Orduan jarri zen martxan zerbitzua ZumarragakoOspitaletik. Etxeko ospitalizazioa, hitz batean esateko,ospitalaratzea behar duten gaixoei, mediku eta erizainen zainketaketxean bertan ematea da.
Zerbitzu hau jaso dezaketen gaixoekezaugarri zehatz batzuk izan behar dituzte: egoerareniragankortasuna, gaixoaren oniritzia, familiaren oniritzia eta batezere babesa, besteak beste. Hala ere garrantzitsua da zerbitzu honenerabilera okerra saihestea eta horretarako honako hauek kontuan izanbehar dira:
- Ez da gaixotasun kronikoen jarraipen sistema.
- Ez da anbulategiko kontsulten ordezkoa.
- Ez da gizarte-arazoak saihesteko.
- Ez da ospitalearen saturazioaren konponbidea.
120 erabiltzaile
Hasiera batean bi mediku eta hiruerizainek osatutako taldearekin ekin zioten zerbitzua emateari. Egunlau medikuk eta bost erizainek eskaintzen dute zerbitzua. Zerbitzuaastelehenetik igandera eskaintzen da. Astelehenetik ostiralera goizeta arratsaldeko ordutegian eta asteburu eta jai egunetan goizekoordutegian. Egun 120 erabiltzaile ditu etxeko ospitalizazioak etahelburu nagusiena, gaixoaren bizi kalitatea hobetzea da.