Zumarragako Udalak ikasturte honetanikasleei zuzenduta, liburutegiko erabiltzaile ikastaroa hasi du. UdalLiburutegian La Salleko, Urretxu-Zumarraga Ikastolako eta Gainzurikoikasleek jasoko dituzte azalpenak, liburutegia nola erabili behar denjakiteko. Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko 3. eta 4. mailetakoikasleak ari dira parte hartzen dagoeneko abian den ikastaroan.Ikastaroa aste honetan eta datorrenean gauzatuko da.
Ikastaroa ordubetekoa da. Hogeiminutuko aurkezpen teorikoa egiten dute lehenengo, eta gero jolasenbitartez egindako dinamikak. Begiraleak hasierako hogei minutuetanliburutegiko materialen erabilpena eta bilaketa egiteko hainbatxehetasun ematen dizkie ikasleei: liburutegiaren historia,ezaugarriak, funtsak, dokumentuak eta euskarriak, Sailkapen HamartarUnibertsala (SHU) eta aretoaren antolaketa.