Orain gutxi arte herriko haur gehienakeskolara oinez joaten ziren. Egun baina, gurasoek autoz eskolakosarreraraino eramanda iristen direnak, geroz eta gehiago dira.Ondorioz, iskanbilak, zarata, arriskua eta trafiko arazoak sortzendira. Gainera, irakasleak eskolara oinez joaten diren haurrakesnatuago iristen direla konturatu dira eta baita era autonomoagoanjokatzen dutela ere. Beraz, eskolara oinez joateak abantaila handiakditu.
“Eskolara oinez noa” proiektuarenbidez Urretxu eta Zumarragako kaleetan umeen presentzia areagotzeanahi da eta martxan jartzeko deialdia luzatu dute bi herrietakoudalek. Horrela, gai honetan esperientzia dutenekin solas saio batantolatu dute bihar arratsalderako. Bilera, Urretxuko kultur etxeanizango da arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Bilerara, gurasoak,irakasleak, aitona-amonak edo eta Udaltzainak daude deituta, baitaorokorrean, proiektu honetan interesa duen herritar oro ere.