Urola Garaia bailarako Uggasa garapenagentziak enpresen arteko lankidetzari buruzko jardunaldia antolatudu. Gaur arratsaldean izango da, Zelai Arizti kultur etxeko aretoan.Parte-hartzaileei harrera arratsaldeko hiruretan egingo diete, tokiakmugatuak dira eta aurretik izena emanda edo gaur bertan bertaratudaitezke interesa duten enpresariak.
Tekniker Fundazioarekinelkarlanean antolatu du Uggasak jardunaldia. Abantaila konpetitiboaksortzeko bide gisa aurkeztuko dute enpresen arteko lankidetza.Ekonomian indarra hartzen ari diren diskurtso berriak Irabaztendut-irabazten duzu leloa zabaltzen ari dira egun.
Parte-hartzaileei harrera egin etagero, Zumarragako alkate Mikel Serranok eta Uggasako lehendakariakjardunaldia aurkeztuko dute. Ondoren, Tekniker fundazioko FranciscoSanchezek Osatu proiektuaren bitartez ondorioztatukoari buruz hitzegingo du: enpresen arteko lankidetzak lehiakortasun hobea lortzekoekar ditzakeen onurei buruz ariko da.
Txorierrin (Bizkaia)egindako enpresa mailako lankidetzaren adibide bat aurkeztuko duEneko Garatek ondoren. Tomas Elorriaga, Banpro Consultores enpresakokideak, enpresen kulturan dauden tendentzia berriez ariko da, muineankonfiantzaren balioa jarriko duela.
17:45ean eztabaidatzekotartea zabalduko dute, jardunaldia bukatutzat eman aurretik.