Hiri Debekatuaren Mapa,iluntasunagatik, hutsik egoteagatik edo beste arrazoi batzuengatikemakumeentzat deseroso eta arriskutsu gerta litezkeen guneen bildumabat da. Zumarraga eta Urretxun egon daitezkeen gisa honetako lekuakidentifikatu dituzte orain artean, etorkizunean aldatu eta hobetzeko.
Hiri Debekatuaren Maparen osaketan, hirugarren eta azken parte-hartze tailerra izango da biharkoa.Biharko bileraren helburua, orain arte, bi herrietako gizon etaemakumeek leku deseroso edo arriskutsu bezala identifikatu dituztenhorien argazkien aurkezpena egingo da. Argazkiak eskuan, inguru hauekhobetzeko bertaratzen direnen proposamenak entzungo dira. TailerraAdos Consulting enpresak kudeatuko du. Goizeko 10:00etan hasiko daZelai Arizti kultur etxean, bilera herritar guztiei zuzenduta dago.
Parte hartzea
Orain artean, herriko 20 bat pertsonekhartu dute parte Hiri Debekatuaren Maparen osaketan. Azpimarratu, lanhorretan euren proposamenak otamotz.eus web orriaren bitartez luzatudituztenak ere asko izan direla.
Maparen osaketa
Behin bilera hau eginda, Ados Consultigenpresak izango du Hiri Debekatuaren Mapa osatzeko ardura. Ondoren,Zumarraga eta Urretxuko udalek, hala erabaki ezkero, egingo dituztebeharrezko aldaketa edo berrikuntzak.