Hiri Debekatuaren Mapa sortzekoprozesua martxan dago. Zumarragako Udaleko Berdintasun sailak etaUrretxuko Udaleko Gizarte zerbitzuetako sailak martxan jarritakoekimena da eta hauek dira helburuak:
-
Irisgarritasun arazoak sortu eta segurtasun eza edo arriskua eragiten duten gune edo zonaldeak identifikatzeko prozesu parte-hartzaile bati hasiera ematea.
-
Emakumeenganako indarkeria eta gutxitu fisikoen mugikortasun arazoak eta hirien diseinuaren artean dagoen harremanaren inguruko gogoeta sustatzea.
-
Parte hartuko duten emakumeek orokorrean, eta irisgarritasun arazoak dituzten pertsonek, kalearen erabilpenean genero ezberdintasunak badaudela ikus dezaten bideratzea.
-
Eztabaida eta topagunerako espazio bat sortzea.
Orokorrean, honelako zalantzak etaerreflexioak sortzen dizkiguten espazioak identifikatzean datzaprozesua: “Nora eraman ditzaket seme-alabak bueltatxo bat emateraeuria egiten duenean”, “Gaua iristen denean, zeintzuk diraekiditen ditudan tokiak”, “Nondik egiten zait zaila gurpildunaulki edota erosketarako orga edo ume-kotxe batekin joatea”…
Honetarako guztirako sustatzaileek nagusikiemakumeen parte-hartzea lortu nahi dute. Izan ere, haien eskuetandago honen inguruan behar den informazioa, eta era berean, behinosatuta, egin litezkeen hobekuntzen onuradun nagusiak. Gainera, haienparte-hartzerik gabe, prozesua ez da posible izango.
Guzti hau azaltzeko tailerrak egingodira. Lehena otsailaren 26an, Zelai Arizti kultur etxean, 17:00etanhasita. Baina joaterik ez baduzu eta ekarpen bat egin nahi izanezgero, atari honen bitartez egin dezakezu.