Aurkezpenean Zumarragako ‘HiriDebekatuaren Mapa’ proiektuaren nondik norakoak , parte-hartzea nolabultza daitekeen eta zertan datzan azalduko dute Ados Consultingenpresako kideek eta Berdintasun saileko arduradunek.
Emakumeak eguneroko bizitzan deserososentiarazten dituzten guneak adierazten ditu Hiri Debekatuaren Mapak.Irisgarritasun murritza, iluntasuna edota segurtasun falta dutenguneak izaten dira normalean. Aurkezpenaren bitartez proiektua azaldueta herritarren parte hartzea bultzatu nahi dute. Denen artean,herriko gune hauek identifikatu eta etorkizunean aldatzea dirahelburuak.
- Jardunaldia arratsaldeko 18:30ean hasiko da Zelai Arizti kultur etxean.