Beasain-Durango errepidekoZumarraga-Urretxu / Legazpi zatiko lanak martxan onean doaz. Hori dabehintzat Gipuzkoako Foru Aldundiko arduradunek esan dutena.Argixaoko tunela zulatze prozesuko azken fasean aurkitzen da.Eskerreko hodian 830 metro daude jada zulatuta eta eskuinekoan 775metro.
Zumarraga-Urretxu / Legazpi zatia
Beasain eta Durango lotuko dituenerrepidearen zati bat baino ez da Zumarraga eta Urretxu Legazpirekinbatuko dituena. Guztira 2,1 kilometro izango ditu zati honek,horietatik 900 metro lur azpian joango direlarik. Zumarragakoospitalearen parean sartuko da lur azpian errepidea eta Kaminpeinguruan aterako da argitara. Gune horretan kokatuko da Deskargagainera arteko Urolako biaduktua.
Azken aurreikuspenen arabera,Zumarraga-Urretxu / Legazpi zatia 2010erako amaituta eta martxanizango da. Lan hauek guztira 47,1 milioi euroko aurrekontua dute,obren zuzendaritzako 2,3 milioirekin batera.
Ikusi bideoa: