Errepide zati hau egiterako orduan,lanak atzeratu dituzten hainbat oztopo izan dituzte, Espainiar SareElektrikoaren torre baten leku aldaketa edota Adif enpresaren eskaerabat, esaterako. Dena den, 2009rako errepide zati hau amaituta egoteaespero da.
2007ko uztailean hasi zituzten lanaketa 2010. urterako Beasaindik Bergarara arteko errepidea bereosotasunean irekitzea da hasierako asmoa. 2009an Zumarraga etaUrretxu arteko errepide zatiaren lanak amaitzen direnean, UrretxutikBergara artekoari ekingo diote. Behin lanak amaituta AP-1, N-1, A-8eta GI-632ak eraztun bat osatuko dute. Horrela Donostia, Beasain,Bergara eta Eibar bi noranzkotan bi karrileko errepide batek lotukoditu.
Urretxu-Zumarraga zatia
Urretxu eta Zumarraga arteko zatiak 2,1kilometroko luzeera izango du eta 47,1 milioi euroko aurrekontua. 2,1kilometro horietatik ibilbide erdia lur azpitik edo zubi gainetikigaroko da. Horrela 900 metroko tunela eraikitzen ari dira Argixaoazpian eta 266 metroko zubi bat Urola errekaren gainetik igaroko da.