-
176,75: BEK – Bertsolaritza Ere Krisian (Gorka Ojanguren, Gorka Quevedo, Joseba Villarreal)
-
177,50: Oilarrak (Gorka Sasieta, Asier Sasieta, Gorka Azkarate)
-
186,00: Mihiluzeak (Jokin Murua, Endika Igartzabal, Oier Oiarbide)
Saioa zuzenean emango zela adierazibagenuen ere, bertako Interneterako konexioa ez da nahikoa izan.Hurrengoan izan behar!
Martxoan Bertsoa-ko bertsolaritxapelketaren finala zela eta, lepo bete da Urretxuko Gazteleku.Bertaratuek giro beroa sorrarazi dute oihu eta txalo eginez,Gabiriatik Mihiluzeak animatzera hurbilduriko tropelak bereziki. Izanere, Mihiluzeak, Oilarrak eta BEK (Bertsolaritza Ere Krisian) taldeakaritu dira nor baino nor.
Hasteko, agur bana egin dute, berenburua aurkeztuz eta bertsokideak egurtuz. Lehenbizi, Oilarrek “AveMaría” doinuan osatu dute. Ondoren, BEK taldeak amonak kontaturikoistorioa plazaratu die entzuleei Ojangurenen gitarraren laguntzazbetiere. Azkenik, Mihiluzeek perkusio eta gitarrarekin berien agurrakantatu dute.
Gero, talde bakoitzeko bik lau oinekineta besteak azken aurreko puntua emanda bertso bana osatu beharraizan dute. Ale txukunak joan dira, oso onen bat ere bai tartean.
Jarraian, kopla handian abesteko lanajarri die Asier Murua gaijartzaileak talde bakoitzeko banari. Gaiakaktoregai pornoen papelean jarri ditu hirurak, oherako berenabileziak erakusten. Hala, Gorka Sasietak, Gorka Quevedok eta JokinMuruak umorez gainezka osatu dute bina bertsoko lana.
Ostean, zortziko txikian bina bertsobota dituzte Gorka Azkaratek, Gorka Ojangurenek eta EndikaIgartzabalek. Gaiari men eginez, Azkarate enpresaburuak Ojangurenekeskaintzen zizkion Euskal Herrian ekoitzitako tornilloen eta Endikaksaldu nahi zizkion txinatarren artean aukera egin behar izan du.Bertsoz bertso arrazoi ederrak bota dizkiote elkarri.
Hurrena, puntuka aritu dira AsierSasieta, Joseba Villarreal eta Oier Oiarbide. Telebistaren aurreanzein kate ikusi eztabaidatzen jardun dira hirurak. Batek Kalaka,besteak La Noria, Erregearen diskurtsoa, Mujeres y Hombres,Hitzetik Hortzera… ez pentsaados jartzea lortu dutenik.
Kartzelarajoateko unea heldu zaie orduan, kartzelan taldekide batek puntuarierantzun behar izan dio, bigarrenak objetu bati bertsoa bota etahirugarrenak gai bati erantzun. Asier Muruak lehendakari aldaketagogorarazi die puntua jartzerakoan; hirurek dotore egin badute ere, Oiarbideren bertsoa aipatzekoa izan da.
Ondoren,leopardozko tanga bati kantatu behar izan diote. Gorka tangajanzteko prest legokeen norbaiten bila hasi da, Ojangurenek objetuazein ote den intrigarekin geratu nahi izan du, eta Endikak ezjanzteko erabakia hartu.
Bukatzeko,bizitzan oraingoz bete ez duten ametsa kontatzeko eskatu die hirubertsolariei. Asier Sasietak egun bakoitza amets baten gisan biziduela esan du, Quevedok Errealean inoiz jokatzeko esperantza galdu dueta Jokinek Euskal Herria aske irudikatu du.
Epaileenerabakia helarazi aurrez, zubertsotanen buruturiko puntu-erantzunenlehiaketako sariak banatu dituzte. Oier Aizpurua zarauztarrak jaso dulehena, Ane Ayerbe herritarrak bigarrena eta Andoni Jakakhirugarrena.
Puntu-erantzunenlehiaketako sariak banatu ostean, txapela taldeetako bati janztekounea iritsi da. Gabiriarrek eraman dute txapel beltza etxera,Gabiriako adiskideen militantziari eta txapelketaren antolatzaileeieskerrak eman dizkietelarik. Bestalde, entzuleen arabera etaepaimahaiarekin bat etorriz, Mihiluzeak izan da talderik onena, etaJokin Murua, aldiz, bertsolaririk onena.
Hemen KKinzona irratian egindako elkarrizketaren bideoa
Honenbestez,amaitu da aurtengo Martxoan Bertsoa-ko bertsolari txapelketa, ezbaina Martxoan Bertsoa. Izan ere, datorren larunbatean, korrikaherriotatik igaro aurretik, bertso-musikatuak izango dira Gaztelekun.Gonbidatuta zaudete beraz!
Zumarraga-Urretxuko Eskolarteko XXII.BERTSO PAPER LEHIAKETA sariak ere banatu ziren atzo:
Aurkeztutako lan kopurua
Ekitaldi horri buruzko informazioa:
- A mailan: 202
- B mailan: 47
- D mailan: 2
Sarituak:
A maila (LHko 5. eta 6. mailetakoak)
Gaia: “DAGOENEKO EZ NAIZ HAIN TXIKIA”
1. saria: Julen Azpeitia Erauskin (Urretxu)
2. saria: Leire Akizu Bidegain (Urretxu)
3. saria: Adrian Ibarzabal Azpiazu (Zumarraga)
Aipamen bereziak:
– Mirari Arratibel Salaberria (Ezkio-Itsaso)
– Uxue Millet Oiarzabal (Urretxu)
– Telmo Igartua Garmendia (Zumarraga)
– Nekane Martin Mendia (Zumarraga)
– Mattin Aranburu Guridi (Urretxu)
– Xabier Gastañares Inza (Urretxu)
– Eneko Garate Crespo (Urretxu)
– Xiaodi Yang (Urretxu)
– Maddi Ferrero Osinalde (Urretxu)
B maila (DBHko 1. eta 2. mailetakoak)
Gaia: “AMONAK ISTORIO EDERRAK KONTATZEN DIZKIGU”
1. saria: Maialen Akizu Bidegain (Urretxu)D maila (DBHko 3. eta 4. mailetakoak)
2. saria: Jon Mendizabal Aranburu (Zumarraga)
3. saria: Beñat Torres Lete (Urretxu)
Aipamen bereziak:
– Mikel Iturriotz Etxaniz (Urretxu)
– Iker Azpeitia Erauskin (Urretxu)
– Andoni Imaz Pozueta (Urretxu)
– Jone Alberdi Ballina (Urretxu)
– Nerea Perez Lopez (Zumarraga)
– Miriam Inza Pascual (Urretxu)
Gaia: Librea
Saridunak: Ane Agirre Imaz (Zumarraga) eta Amaia Iturriotz Etxaniz (Urretxu)